Meirasko 19ekin elkartasuna [EUS]

Galego | Catálá | Castellano | English | Euskera | Français | Italiano | Português | APOIOS RECIBIDOS

Demokrazia, askatasuna, justizia eta duintasuna defendatzea eskubide bat izateaz gain, betebeharra ere bada. Eta hori da hain zuzen pasa den 2017ko abuztuaren 30ean pertsona talde batek egin zuena. Galizar demokratak, ezker abertzaleko militanteak, sindikalistak, ekintzaile sozialak, kulturalak, memoriaren arloko pertsonak. Ekintza baketsu eta sinbolikoa izan zen pertsona hauek burutu zutena. Meirasko pazoan bi pankarta zabaldu zituzten botere publikoen eskuartzea eskatzeko helburuarekin eta, Francisco Franco diktadorearen estatu kolpe faxistak lapurtutako ondarea galiziako herriari itzultzea eskatzeko.

Ekintza horren ondorioz 19 pertsonaren aurkako salaketa jarri zuten Fundación Nacional Franciso Francok, Carmen Franco Polok eta Jose Cristobal Martinez-Bordiu Francok, diktadorearen bilobak. Leporatzen zaizkien delituek, gutxienez 3 urte eta 6 hilabeteko zigorra ekar dezakete eta salatutako pertsona bakoitzarentzat 13 urteko kartzela zigorrera iritsi daiteke, zehaztu gabeko isun ekonomikoaz gain. Guztien artean 247 urteko kartzelaz hitz egiten ari gara eta, milioi erdi euro inguruko isunaz.

Ikuspuntu politiko zein juridikotik, horrelako jokabidea basakeria bat dela uste dugu. Beste behin ere, eskubide demokratikoak eta adierazpen askatasuna kriminalizatzeko saiakera baten aurrean gaude. Larria eta onartezina da benetan. Baina are gehiago larriagotzen du egoera, gerra harrapakinaz baliatzen den diktadore baten familia, eta faxismoa eta diktaduraren apologia egitea helburu duen fundazio bat direlako salaketa aurrera eraman dutenak. Fundazioak ez luke legala izan behar eta are gutxiago Estatuaren eskutik laguntza publikoak jaso.

Bat gatoz salaketa jaso duten aktibisten eskaerarekin. Francok Galizan indarrez ebatsitako ondasunak (Meirásko pazoa, Cornideko etxea eta Gloriako elizateko Abraham eta Isaccen estatuak) galiziako herriari itzuli behar zaizkio. Ezinbesteko exijentzia demokratikoa dela uste dugu. Modu horretan, espoliazioaren biktima zuzenekin eta frankismoaren biktima guztiekin justizia egingo da. Eta, memoria demokratikoa eta galiziar herriaren duintasun kolektiboa lehengoratu.

Gure elkartasuna adierazten diegu salatutako 19 pertsonei eta eskubide demokratikoen gauzapena zigortzea errefusatzen dugu. Zentzu horretan, eta hobeki bermatu ahal izateko, salatutako taldeak publikoki egindako eskaerekin bat egiten dugu: Francisco Franco fundazioa ilegalizatzea, askatasun indibidual eta kolektiboak mugatzen dituen estatu espainiarraren legedi errepresiboa indargabetzea eta injustuki errepresaliatutako pertsonen eskubide guztiak lehengoratzea. Duintasuna eta demokrazia oinarrizko eskaerak dira.

Advertisements